Erronka 2017 - KMK Oñati

KILOMETROAKen egitaraueko Erronka egitasmoa 14-16 urteko gazteei zuzendurik dago. Proba zirraragarri eta ikusgarrien bidez, Gipuzkoako 20 ikastoletako DBH 3. eta 4.eko gaztez osaturiko taldeen arteko lehia izan da. Modu honetan, gazteei protagonismoa emateaz gain, zirkuituaren zentzua indartu eta gune ezberdinen arteko mugimendua bultzatzeko asmoa izan dute, probak zirkuituan zehar zabalduz.

Kilometroak 2017 eguna baino lehen, ekainean barrena, talde bakoitzak aurkezpen bideo bat aurkeztu du. Hemen duzue San Benito Ikastolako ikasleek egindakoa.

Atzo, berriz, goizean bi probetan parte hartu zuten eta arratsaldean talde guztiek FINALEAN egon ziren. Gure Ikastolako taldea DBH4ko 18 ikaslez eta 2 kapitainez osatu zen. Kapitainen lana ez zen fisikoa, taldea gidatzea eta frogatan laguntzea baizik. Gure taldeak denak emanda igaro zuen eguna eta lan txukuna egin zuten. Aupa San Benitoko erronkalariak!!!

Argazkiak

Erronka 2017

El proyecto ERRONKA dentro de la programación del KILOMETROAK está dirigido a jóvenes entre 14-16 años. Alumnos/as de DBH3 y DBH4 de 20 ikastolas de Gipuzkoa compiten entre ellos realizando pruebas emocionantes y espectaculares. De esta forma, además de dar protagonismo a la juventud, la intención es reforzar el sentido que tiene el circuito e impulsar el movimiento entre los distintos puntos del mismo.

Antes del día del Kilometroak 2017, a mediados de junio, cada grupo presentó un vídeo de presentación. Aquí podéis ver el que publicaron los jóvenes de San Benito. 

Ayer, sin embargo, participaron en dos pruebas por la mañana y a la tarde todos los grupos estuvieron en la FINAL. El grupo de nuestra Ikastola estuvo compuesto por 18 alumnos/as y 2 capitanes. El trabajo de los capitanes consistió en guiar al grupo y ayudar en las pruebas. Nuestro grupo disfrutó a tope del día y realizaron un trabajo más que satisfactorio. Aupa San Benitoko erronkalariak!!!

Fotos