Ikasys

KOKAPENA

2000. urtetik aurrera Ikastolen Elkartean garatutako hezkuntza alorreko proiektu berriztatzailea da.

Bereziki ondorengo bi alorretan du erabilera:

  • Hezkuntza esparruan aspaldian identifikatutako behar pedagogiko konkretu batzuri erantzuteko sortua.
  • Ikastolen IKT planen finkatuta dauden IKT konpetentzia orokorren garapenean besteen artean baliabide erabilgarria.

Behar pedagogikoak: ariketak egiteko orduan eta memoria lantzerakoan sortzen diren beharrak.

  • Ikasle bakoitzak bere estiloa eta erritmoa du ikasteko orduan.
  • Eskolako zenbait eduki ariketak eginez eta buruz ikasiz barneratzekoak dira.
  • Bakoitzaren berezitasun horri irtenbidea emateko, ariketak ikasle bakoitzari egokitu behar zaizkio.

Arazoari zein irtenbide ematen zaio gaur egun?

  • Ikasliburuak erabiliz (liburuek ariketa berak dituzte ikasle guztientzat).
  • Jarduera liburuak edo koadernoak erabilita.
  • Fitxak, fotokopiak eta abar.

DEFINIZIOA

            Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. tit-ikasys_2Proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da.

ZEREGINAK

  • Trebatzeko
    Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,…
  • Memorizatzeko
    Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …
  • Nork berea egiteko
    Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.

HELBURUA

            Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. tit-ikasys_2Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi.

PROZEDURA

  • Kontratu didaktikoa: ikaslearen gaitasuna eta ahalmena kontuan izanik kontratu didaktikoa egingo da, bertan, irakasleak ikaslearekin batera adostuko du zer lan egin behar duen (zenbat ariketa, gainditu beharreko zailtasun maila, denboralizazioa,…).
  • Aniztasunari erreparatzea: ikasle bakoitzak bere mailaren arabera landuko ditu aurrez hitzartutako ariketak. Bitartean, irakasleak lana gainbegiratuko du eta behar duen laguntza emango dio.
  • Dibertsifikatzea: aurrekoarekin batera, behar bereziak dituzten ikasleen jarraipenean edota etorkinen hainbat beharretan ere lagundu dezake proiektuak.
  • Ebaluazioa: ikasleak ariketak egin ahala, aplikazioak zuzendu egingo ditu; aldi bereko zuzenketa da. Lana bukatutakoan, ikasleak, irakaslearekin batera, jardueraren balorazioa egingo du, zer zailtasun izan duen, eta egiten duten balorazioaren arabera, bien artean erabakiko dute zein neurri hartu behar dituzten eta zein lan konpromiso ezarriko duten hurrengorako.

OSAGAIAK

  • IKASBOOK
    • Tresna informatiko mugikorra
    • Erabilera errazekoa
  • SOFTWAREA
    • Designer: Jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa
    • Trainer: Miniordenagailuan jarduerak exekutatzeko
    • Inspector: Irakasleen jarraipenerako aplikazioa
  • EDUKIA
    • Jarduera sorta arloka eta zailtasunaren arabera mailakatua
    • LH1etik LH6ra 45.000 ariketa arlo bakoitzean
    • LH osorako: guztira 225.000 ariketa 5 arlotan (Euskara, Gaztelania, Ingelesa,    Ingurunea eta Matematika)

JARDUERA

  • Ikasgela arruntean jarduteko sortu da.
  • Ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin arituko da; ordenagailua tamaina txikikoa da.
  • Sortutako 200.000 jarduera espezifiko landu ahal izango dira Lehen Hezkuntzako bost arlotan (Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Ingurunea).
  • Jarduera hauek ordenatuak eta sekuentziatuak egongo dira.
  • Ikasle bakoitzari dagozkion jarduerak eskainiko zaizkio.
  • Jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.
  • Ikasleen auto-erregulazioa eramatea ahalbideratuko du.
  • Irakasleak ikaslearen eta gelaren aprendizaiaren jarraipen zuzena egin ahal izango du(Inspector).