LAZKAO TXIKI, KONTU KANTARI

ZERTAN DATZA?

Lazkao Txiki, herriko bertsolari ezagunaren heriotzaren 25. urteurrena ospatzeko, merkatariek omenaldi bat egiteko asmoa dute herriko merkataritza sustatzeko udazken kanpainan barruan, LAZKAO TXIKI KONTU KANTARI izenarekin.

ZEINTZUK DIRA HELBURUAK?

Lazkao Txikiren figurari omenaldia egiteaz gain, kanpainaren helburu zehatzak hauek dira:

  • Herria girotzea, kalea animatuz eta dinamizatuz
  • Herriko eragile desberdinen elkar-lana sendotzea (merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak, elkarteak, San Benito Ikastola, Lazkao Txiki Musika Eskola, Goierriko Bertsozale elkartea...)
  • Lazkaoko ondare kulturalaren sustapena.
IRAUPENA

Antolatuko diren ekintzak hiru egun desberdinetan izango dira, eta egun bakoitzean ekitaldia kokagune desberdin batean ospatuko da:

  • Urriak 19an, Euskadi Plazan (Udaletxe parean). Lazka On-ek antolatutako azoka aprobetxatuz.
  • Urriak 26an, Jose Lasa Parkean.
  • Urriak 31n, Lazkao Txiki Plazan, kanpainaren amaiera gisa.

Ekitaldia garatzeko aukeratu den ordutegia hau izango da: 17:00etatik 19:00etara, hiru egunetan.

JARDUERAREN DESKRIBAPENA

Proposatzen den jarduera hiru egunetan egingo da, jaialdi formatuan, 9 eta 12 urte bitarteko haurrek, Lazkao Txikiren inguruan prestatu dituzten bertso, kanta, ipuin, kontakizun edo txisteak antzezteko, edota Lazkao Txikik, berak, sortutakoak.

Parte hartzaileek aurretik prestatuko dute euren emanaldia. Horretarako San Benito ikastolak, Lazkao Txiki Musika Eskolak eta Goierriko bertsozale elkarteak euren ikasleen artean, parte hartu nahi dutenei beraien saioa prestatzeko laguntza eskainiko diete .

Partaideak, bakarka, binaka, edo taldeka (8 gehienez) eta baita heldu baten laguntzarekin (gurasoak, aiton-amonak ) eszenatokira igotzeko aukera izango dute. Egun bakoitzean partaide desberdinak izango dira.

Era berean, helduek ere parte hartzeko aukera izango dute, Lazkao Txikiren pasadizoak kontatuz, bertsolaria ezagutu ez duen publiko gaztetxoari bere figuraren igorpen hurbilago bat lortzeko.

Ekitaldia GO!AZEN telesaioko aktore den Inma Fernandez-ek, aurkeztuko du.

NOLA PARTE HARTU?

Izen ematea establezimendu parte hartzaileetan egingo da, bertan dauden inprimakiak betez.

SARIAK

Parte hartzen duten haur guztiei, eta baita hauen laguntzaile bezala eszenatokira ateratzen diren helduei, espresuki diseinatu den kamiseta bat oparituko zaie. Honez gain, ekitaldi bakoitza amaitu aurretik, opari-txeke desberdinak zozketatuko dira, zenbateko ekonomiko desberdinekoak.

Guztira 1.000 € oparituko dira opar-txeketan .

ANTOLATZAILEAK eta LAGUNTZAILEAK

Lazkaoko Merkatarien Lazka ON elkarteak eta Lazkaoko Udalak elkarlanean antolatutako ekimena da, herriko establezimenduekin batera.

San Benito Ikastolak, Lazkao Txiki Musika Eskolak eta Goierriko Bertsozale Elkarteak ekimenean laguntzen dute.