webeuskeraz3.jpg

Bigarren hezkuntzak EGUNEAN BEHIN

EGUNEAN BEHIN

Tribial estiloko galdera-erantzunen jokoa da "Egunean Behin".

San Benito Ikastolan DBH 3. eta 4. mailetan eta Batxiko bitan barne lehiketa bat antolatu zen. Ikasleek egunean behin partida bakarra jokatzeko aukera izan dute: 10 galdera erantzun behar izan dituzte jokoak irauten zuen bitartean, ahalik eta azkarren. Honetaz gain, euskararen erabilpena areagotzea bilatu dugu. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! 

Hasiera batean ikasle guztiek parte hartu badute ere, bukaeran finalistak soilik aritu dira beraien artean. Behar bezala amaitzeko, sari emate ekitaldi txiki bat antolatu zuten.

Zorionak irabazleei!!