slider_ikastola_eu.jpg

Elkartrukea Saluzzo - San Benito 2017-03-28

Elkartrukeko hirugarren eguna

Bazkalordua arte ikastetxean ibili dira ikasleak: lehendabizi, fisika eta teknologia uztartuz, Jacob's Ladder izeneko trastetxo bat eraiki dute; indar baten momentua (fisikako kontzeptu bat da) nola transmititzen den froga daiteke berarekin.

Ondoren dantza saio bat antolatu dute eskolako gimnasioan: gustura ibili dira saltoka!

Atseden txiki baten ondoren, Liceo Bodoni bertako ikasle batek egindako filme bat ikusi dute: bertan izan da ikaslea bera eta produkzio, grabaketa eta bestelakoen inguruko galderak egiteko aukera izan dute ikasleek. Filmea, Cannes-eko jaialdian aurkeztuko da eta bullying-aren gaia modu entretenigarri zein hezitzaile modu batean ukitzen du.

Gaur Genova eta kostaldera inguratuko dira. Ziur bakarren batek bainua hartu ere!

https://goo.gl/photos/3N9tQxySdsSFqsdy9

Tercer día de intercambio

Los alumnos/as han estado en la escuela de Saluzzo hasta la hora de comer: primero, confluyendo la física y la tecnología, han creado una aparato llamado Jacob's Ladder; de esta manera se puede probar cómo se transmite el momento de una fuerza (concepto de física). 

Posteriormente, han organizado una sesión de baile en el gimnasio: ¡cómo han disfrutado saltando!

Después de un pequeño descanso, han visto un filme realizado por un alumno del propio Liceo Bodoni: dicho alumno ha estado en el centro y los demás han tenido la oportunidad de preguntar sobre la producción, la grabación y otros temas. El filme será presentado en el festival de Cannes y trata el tema del bullying de una manera tanto amena como educativa.

Hoy se acercarán a Génova y a la costa. ¡Seguro que a alguien se le ocurre tomar un baño!