KILOMEROAK 2018. Urretxu- Zumarraga. Boluntarioak behar dira.

Urretxu Zumarragako ikastola antolatzen ari den 2018ko KILOMETROAK jaiaren ekitaldia azken txanpan dugu dagoeneko. Urriaren 7an izango den egun handira begira murgildua dago ikastolako komunitatea. Eguna aurrera ateratzeko ordea, behar den boluntario kopurura iritsi ezinik dabil antolakuntza eta eskatu dute: mezua zabaltzeko Gipuzkoako gainontzeko ikastolei laguntza eskatuz. Beraz, urriaren 7an  KILOMETROAK egunean  lan egiteko talde edo kuadrilak behar dira. Eskatzen dena, ikastolan ahal dela talderen bat osatzea lanera joateko edo gutxienez oharra zabaltzea lanera joateko prestutasuna dutenek izena eman ahal dezaten. Horretarako bi bide daude:

1. Web guneko txantiloia betez (hona lotura): http://www.uzikastola.eus/kmk18/

2. Giza baliabideen taldeko kideekin harremanetan jarrita: kmk18gizabaliabideak@uzikastola.eus - 672239752 (Amaia)

Aldez aurretik mila esker guztioi.

Kilometroak 2018 - Zubiak Batuz