ate_irekiak_web.jpg
web2022_eusk2.jpg

SALUZZOKO IKASLEAK SAN BENITON

Batxilergoko ikasleen elkartrukearen bigarren zatia osatu dute Italiako Saluzzo hiriko eta gure ikastolako ikasleek. Apirilaren 8tik 14ra italiarrak Lazkaon dira, San Benito ikastolako ikasleen etxeetan  eta Ikastolan, hemengo ikasleen bizimodu bera eginez. Egunean zehar joko eta praktika ezberdinen bidez gaztelania praktikatu dute eta Euskal Herriko bazterrak eta kultura ezagutzeko aukera ere izan dute.

Egonaldia elkarrekin zuzendariaren ongietorriarekin hasi zuten, ondoren gaztelaniaz joko ezberdinak eta euskal kirolei ekin zioten. Sokatiran eta pilotan oso gustura aritu ziren eta gureei irabazten ere saiatu ziren. Ondorengo egunetan Donostia, Arantzazu, Bilbo eta Gaztelugatxeko Doniene ezagutzeko aukera izan dute.

Elkartruke honen bidez, San Benito ikastolako ikasleei beste bizimodu eta kultura bat ezagutzeko bidea ematen zaie, hango ikasleekin eta familiekin harreman zuzenean biziz. Horrez gain, Italian izan direnean komunikazio hizkuntza ingelesa izan denez, urteetan ikasi dutena praktikan jartzeko eta motibazioa indartzeko aukera paregabea eskaintzen du. Bestalde, italiarrak Lazkaon izan direnean elkarrekin proiektu ezberdinetan lanean aritu dira gaztelania komunikazio hizkuntza bezala erabiliz. 2008-2009 ikasturtean eman zitzaien hasiera era honetako elkartrukeei, eta aurrera begira ere bide beretik  jarraitzeko asmoa dugu: ikasleek etorkizunean Europako esparruan mugitu beharko dute, eta horrelako bizipenek beren ikuspegia irekitzen lagunduko diete.

ESTUDIANTES DE SALUZZO EN SAN BENITO

Durante la semana del 8 al 14 de abril los de la ciudad italiana de Saluzzo han estado en Lazkao y con ello se ha completado la segunda fase del intercambio escolar previsto para este curso en bachillerato. A lo largo de estos días han compartido nuestro estilo de vida tanto en la ikastola como en las diferentes casas de nuestros alumnos. También han tenido la oportunidad de practicar el castellano por medio de diferentes actividades, de conocer nuestra cultura y visitar diferentes lugares de Euskal Herria y del Goierri.

Comenzaron el primer día de su estancia con el discurso de bienvenida de la directora y después practicaron el castellano por medio de diferentes juegos y deportes rurales. Les encantó la sokatira y la pelota y además se esforzaron por ganar a los lazkaotarras. Durante los restantes días tuvieron la oportunidad de conocer Donostia, Arantzazu, Bilbao y San Juan de Gaztelugatxe. También han agradecido la acogida que se les ha ofrecido y el haberse sentido como en casa en todo momento.

Por medio de este intercambio, los alumnos de San Benito han podido conocer directamente  otra cultura y estilo de vida. Además, puesto que  cuando han estado allí la lengua de contacto ha sido prácticamente sólo el inglés, han tenido la oportunidad de practicar lo que durante años han estudiado y eso ha supuesto para ellos una auténtica motivación.  Del mismo modo, los italianos han tenido también la misma oportunidad practicando el castellano cuando han estado aquí. Por todo ello, nuestra intención es continuar el camino emprendido el curso 2008-2009: muchos de nuestros alumnos van a necesitar moverse por el mundo y este tipo de actividades les ayudará mucho.