Eginkizuna, Ikusmira eta Baloreak

EGINKIZUNA

San Benito Ikastola herri ekimenetik sortutako ikastetxea da, euskarazko irakaskuntza eskaintzeko helburuarekin. 18 urte arteko heziketa integrala eskaintzen du, konpetentzietan oinarritutako curriculuma garatuz, pertsonak giza baloreetan heziz, maila akademiko onarekin, euskara eta euskal kultura oinarritzat hartuz esparru guztietan, euskaraz biziko diren eta munduari irekita egongo diren ikasle eleanitzak lortzeko xedearekin. Gizarte-onurako irakaskuntzako kooperatiba delarik, gurasoen, ikasleen eta langileen arteko elkarlanean oinarritzen ditu bere kudeaketa eta irakaskuntza-jarduna.

IKUSMIRA

San Benito Ikastolak ondorengo ezaugarrietan sakondu nahi du:

  • Hezkuntza komunitatearen parte hartzea bultzatzen duen ikastetxea izaten, gizarte-kohesioan eragile aktibo izaten, eta ikuspegi soziokultural guztiei irekia izaten. Era berean, Ikastolako kideen artean errespetuzko eta gertutasunezko harremanak bultzatzen dituen ikastetxea izaten.
  • Bere ikasleei heziketa integrala emango dien ikastetxea izaten, konpetentzietan oinarritutako curriculuma garatuz,  ikaslearen gaitasun guztiak garatuz, eta ikasleen aniztasuna kontuan hartuz. Horretarako, hezkuntzaren kalitatea hobetzeko baliagarriak diren berrikuntza didaktikoak bereganatzen dituen ikastetxea izaten, Ikastolen euskal curriculuma garatzeko konpromisoarekin, formazio oneko profesional konprometituekin, bere hezkuntza jardunari buruz hausnarketa kritikoa eginez.
  • Familiei kalitatezko zerbitzuak eskaintzen dizkien ikastetxea izaten, familiek izan ditzaketen hezkuntza beharrak asebetez.
  • Kudeaketan eta baliabideetan kalitatea bermatuko duen ikastetxea izaten.
  • Garapen jasangarriarekin konprometitutako ikastetxea izaten.

BALOREAK

Gure Hezkuntza Proiektuak pertsona eta sentiberatasun desberdin guztienganako errespetua eta integrazioa bermatu nahi du. Ikastola gizartean txertatua eta guztientzat irekia dagoen instituzioa da, Euskal Herrian sustraitua eta munduari zabaldua. Ikaslea ikastolako ardatza izanik, Hezkuntza Komunitatearen laguntzaz, bere sormena, garapena eta iniziatibak aktibo gisa ulertzen dugu San Benito Ikastolan. Ikaslearen garapen integrala da gure hezkuntza egitasmoak duen erronka nagusia. San Benito Ikastolak Hezkuntza komunitatean parte hartzen dutenen arteko elkarlana, partaidetza eta konpromisoa suspertu nahi ditu, hezkuntzaren kalitatea, berrikuntza didaktiko, metodologiko eta teknologikoak indartuz. Ikastolako jarduerak garatzerakoan etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara, ondo egindako lanak asebetetzen gaituelarik. San Benito Ikastolak zerbitzu izpiritua du eta balio etiko zehatzak sustatzera konprometitzen da, pertsonaren duintasuna, aniztasuna, parte hartzea edo ekinbide demokratikoa, besteak beste, elkarren arteko estimu eta errespetuan oinarrituz. Euskal gizartearen eraikuntzan heziketa gizakoiak duen zeresanagatik, San Benito Ikastola Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak jasotzen dituen printzipioekin bat egin eta horiek zabaltzen ahalegintzea konprometitzen da.