Haur Hezkuntza 1.zikloa (HH1.Z)

Haurren garapen psikosozialean lugundu nahi da, jolasaren bitartez inguruarekiko harremanak eta norbere izaeraren eta gaitasunen garapena bultzatuz.

HAUR-ESKOLAKO ORDUTEGIA

Goizeko 07:30-etatik, arratsaldeko 18:30-etara

2017/18 ikasturtea

MAILA TUTOREAK E-MAIL
HH-0 Ainhoa Lazkano [email protected]
  Sara Villanueva [email protected]
HH-1 Rakel Hernandez [email protected]
  Ana Arizmendi [email protected]
  Nagore Murgiondo [email protected]
  Eli Rodriguez [email protected]
  Ainhoa Allur (1) [email protected]
HH-2 Sheila Perez [email protected]
  Leire Mendia [email protected]
  Veronica Velasco [email protected] 
  Maitane Corredor [email protected]
  Irune Agirre (2) [email protected]

(1)Lanaldi erdia HH0 - HH1

(2) Haur Hezkuntzako (0-6) Ikasketaburua

ANTOLAKETA

Haur taldeak adinaren arabera banatzen ditugu:

  •  HH0 eta HH1eko haurrak, Mikelar eraikinean
  •  HH2koko haurrak, Eraikin Berrian

HAUR-ESKOLAKO PROGRAMAZIOA

Adin bakoitzari egokitutako ekintza gidatuen programa eta hainbat unitate didaktiko aurrera eramaten ditugu psikomotrizitatea, eraikuntza, altxorraren otarra, joko heuristikoa....
Honetaz gain, Glenn Doman-en Garunen estimulazio Goiztiar programako hainbat arlo ere (matematika, musika eta entziklopedikoa) lantzen ditugu.

Haur-Eskolan hiru eremu lantzen ditugu:

  1. Nortasuna eta autonomia pertsonala
  2. Ingurune fisiko eta soziala (sozializazioa)
  3. Komunikazioa eta errepresentazioa

ARAU OROKORRAK

  • Haur guztiek bete behar dute egokitzapena Haur-Eskolan sartzerakoan, baita ikasturte hasieran ere.
  • Adostutako ordutegia errespetatu.
  • 8 ordu baino gehiago ezin da egon haurra Haur-Eskolan.
  • Eskatutako materiala (fardelak, aldagarriak,…) garaiz ekarri.
  • Osasun atala zaindu: haurrak, sukarra, beherakoa, konjuntibitisa, botaka,… sintomak baditu ezin da ekarri.
  • Elikadura:
    • Gosaria: Goizeko 08:30-etatik aurrera, ez dira emango.
    • Bazkaria: Menu aldaketak behar diren kasuetan, bezperan 12:00ak baino lehen adierazi behar dira.
    • Askaria: Egunero prestatzen ditugunez, edozein aldaketa goizean adierazi behar dira.
  • Urtebetetze egunetan, gozokiak ez dira onartuko. Nahi duenak gailetak ekar ditzazke.
  • Sarrera orduak: 07:30-10:00 / 12:30-13:15 / 14:30-etatik aurrera.
  • Irteera orduak: 12:30-13:15 / 14:30-etatik aurrera.
  • Haurra nork jasoko duen abisatu.
  • Arropak izenarekin markatu. Haurraren bitxien ardura gurasoena da.
  • Haurraren aulki, kotxe,… bertan utz daitezke, hauen ardura gurasoena delarik.
  • Gelen sarreretan dauden hesiak errespetatu, haurren espazioetan sartu gabe.

Eguneroko koadernoak, eguneroko informazioa jasoko duenez, edozein iradokizun, kexa, zalantza,… adierazteko erabili eta era berean, egunero irakurri.

HAURRAREN MATRIKULAZIOA

  • San Benito ikastolako idazkaritzan burutuko da, bertan haurraren zein gurasoen datuak bilduko direlarik.
  • Matrikulazio epeak:Urtarrila,Maiatza eta Iraileko 2.hamabostaldietan egingo dira.
  • Matrikula-eskaerak barematu egiten dira, lehentasuna herrikoek eta bazkide direnek izango dutelarik.
  • Behin matrikulatuz gero, beranduenik 4 hilabeteko epean Haur eskola erabiltzen hasi beharko du. Epe horren barruan hasiko ez balitz, berarentzat erreserbatutako plaza libre geratuko da.
  • Egokitzapen aldirako egutegi bat dago, hilabete hasieratan egingo direlarik.-
  • Bajak, Abenduan, Apirilean eta Abuztuan bakarrik onartuko dira.

INFORMAZIO GEHIAGO JASOTZEKO ORDUTEGIA ETA TOKIA

Haur eskolara deitu eta hitz ordua bertakoekin hartu.

Formazio profesional sendoko talde batek lideratuta.

Instalazio egokiz hornitua.