Eskola kirola

Harremanetarako:

Urtzi Murgia

 COVID. Prebentzio neurriak eskola-kirolean

Hezkuntza prozesuan integratua eta kirol-instalazio egokietan, eskola eta federatutako kirolean aukera anitza eskaintzen duena:

  • Areto futbola
  • 8ko futbola
  • Saskibaloia
  • Atletismoa
  • Igeriketa
  • Eskupilota
  • Mendi irteerak
  • Mahai tenisa

GURASOENTZAKO DEKALOGOA

  1. Haurrek ez dute jolasten jendea entretenitzeko, ezta garaile izateko ere. Haurrek ondo pasatzeko eta kirolaren bitartez hezteko jolasten dute. Ez ezazu hori inoiz ahaztu!
  2. Parte hartzaile guztien ahaleginak txalo itzazu. Garrantzitsuenak ez du zertan emaitza izan behar.
  3. Huts egiteagatik ez iezaiezu erriertarik egin, ikasten ari dira eta. Diozun guztia positiboa izan dadila, horixe motibagarriena baita.
  4. Jardueran parte hartzen dutenekin errespetua azaldu (ikasle, entrenatzaile, arbitro zein ikuslegoarekin). Guztiak beharrezkoak dira!
  5. Seguru aski zer egin behar duten jakingo duzu, baina ez itzazu “telebideratu” zer egin behar duten momentu oro esanez. Jardueraz gozatzeko eta erabakiak hartzeko askatasuna eman behar zaie.
  6. Arbitroen erabakiak errespeta itzazu eta anima itzazu umeak gauza bera egitera eta ezarritako araudiaren arabera jokatzera.
  7. Jendeak edota parte hartzaileek sortutako edozein motatako indarkeriari edo jarrera desegokiei uko egiezu.
  8. Jarduerari amaiera emandakoan norberaren hobekuntza eta taldearen baloratu. Ez eman garrantzia emaitzari soilik.
  9. Ikusleek arau hauek betetzeko ahaleginak egin, era horretan jarduera denentzat onuragarriagoa izango delako.
  10. Ez inoiz ere ahaztu zure portaera seme-alabentzako eredua izango dela, ezta benetako protagonistak beraiek direla.