Ordutegi zabala

ORDUTEGI ZABALA

  • Ordutegi zabala, ikastorduetatik kanpoko zaintza zerbitzua da.
  • Zerbitzu hau HH2, HH3, HH4, HH5, LH1 eta LH2 mailei zuzenduta dago.
  • San Prudentzio eraikuntzan kokatuta dago HH3-tik LH2-rako haurrentzat eta HH2-ko haurrentzat eraikin berrian.

2017/18 EGUTEGIA eta ORDUTEGIAK

ANTOLAKETA OROKORRA

07:30 - 09:00 Sarrera
09:00 – 12:15 Ikasgela
12:15 – 13:30 Bazkaria (HH2)
13:30 – 14:30 Siesta edo zaintza / Irteera (HH2)
14:30 – 16:30 Ikasgela edo irteera
16:30 – 18:30 Zaintza

Gurasoei haurraren berri emateko, eguneroko informazio txostenak erabiliko ditugu, bertan, burututako ekintzak, loa, zer eta nola jan duen, etab… adierazten direlarik.

HAURRAREN IZEN-EMATEA

San Benito ikastolako idazkaritzan burutuko da, bertan datu batzuk hartuko direlarik.

ARAU OROKORRAK

  • Ikasle guztiek ikasturte hasieran egokitzapen aldia bete behar dute.
  • Adostutako ordutegia errespetatu.
  • 8 ordu baino gehiago ezin da egon haurra Ikastolan.
  • Eskatutako materiala (fardelak, aldagarriak,…) garaiz ekarri.
  • Osasun atala zaindu: haurrak, sukarra, beherakoa, konjuntibitisa, botaka,… sintomak baditu ezin da ekarri.
  • Elikadura: 1 Gosaria: Goizeko 08:00-etatik aurrera, ez dira emango. 2 Bazkaria: Egunean dagokion menua emango zaie.
  • Eguneroko koadernoak, eguneroko informazioa jasoko duenez, edozein iradokizun, kexa, zalantza,… adierazteko erabili eta era berean, egunero irakurri.
  • Haurra nork jasoko duen abisatu. - Arropak izenarekin markatu. Haurraren bitxien ardura gurasoena da.