Hizkuntza Eskola

Ikastolako orduez kanpo, ikasleei zein helduei, metodologia propioa erabiliz, ingelesa lantzeko aukera irakasle lizentziatuen eskutik, bertan Trinity College London-eko azterketa egiteko aukeraz; Cambridgeko azterketarako ere prestakuntza berezia ematen duena.
Hizkuntza eskolaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu aldameneko argazkian sakatuz Ikastolako Berriak aldizkarian azaroan argitaratutakoa ikusi ahalko duzu.

ZER DA

Ikastolak eleaniztasunaren aldeko apustu sendoa egiten du eta horren partaide garrantzitsu bat bilakatu da hizkuntza estola.

Gaur egun

Ikastolako maila guztietako ikasleentzako eskolak eskaintzen ditugu eta honez gain ingelesa ikasi nahi duten Lazkao eta inguruko herrietako helduentzako ere eskolak baditugu.

Trinity

Trinity College London

Hizkuntza eskolara etortzen diren ikasleak Trinity College London izeneko ahozko azterketa egiteko aukera izaten dute. Urteak daramazkigu gure ikasleak azterketa honetarako prestatzen.

Cambridge

University of Cambdrige

Ahozko azterketaz gain, Cambridge University-k antolatzen dituen azterketarako prestatzen ditugu gure ikasleak (PET, First Certificate Exam, Advanced). FIRST azterketa gure ikastetxean bertan egiteko aukera daukagu gainera.
Azterketa hauek ingelesaren erabileran gehiago sakontzen dute eta bost atal izaten dituzte: irakurmena, idazmena, gramatika, entzumena eta ahozkotasuna kontutan hartzen dituztelarik.

PET eta FCE, Cambrigeko azterketak, Ikastolan bertan egingo dira.

Cambridge English.pdf

NOR GARA

Hizkuntz eskolak hasieratik izan ditu ingeleseko eskolak emateko adituak diren irakasleak, bai euskal herrikoak izanik beharrezko tituluak dituztenak edo eta berezko hizkuntza ingelesa duten irakasleak. Aurtengo irakasleak honakoak dira:

Silvana Beaskoetxea
Ingeles filologia Argentinako La Pampako unibertsitatean.
Atzerriko irakasle ikasketak EHUn.

Idoia Sanz
Atzerriko irakasle ikasketak EHUn.
Proficiency in English. Cambridge Unibersity.

Dana Lee Johnson
History Degree. Boise State Unibersity. Usa.

Maria Belen Ibañez Perez
Ingeleseko Itzulpengintza Publikoa
Salvador Unibertsitatea, Buenos Aires
Argentina

Theodora Margari-Katsimiri
Plurilingualism: Promoting co-operation between communities and nations.
Cambrige examinations ESOL professional support programme
Tesol

 

NOIZ ETA NON

Eskolak ikastolako eraikuntzetan eskaintzen dira, eguerdian eta ikastola ondorengo orduetan. Hizkuntza eskolari urrian ematen diogu hasera eta ekaina bukaeran hartzen ditugu oporrak.

ZERGATIK

Gaur egungo munduari begiradatxo bat botata ingeles hizkuntzak duen garrantzia ikustea ezinbestekoa da. Hau honela izanik, gure helburua San Benito Ikastolako ikasle eta Lazkao eta inguruko herritarrek kalitatezko ingeleseko eskolak eskuragarri izatea dugu.

Ikastolako zati garenez, ikastolako ingeleseko irakasleekin harreman zuzena mantentzen dugu eta honen ondorioz ikasleen beharrak ezagutzeko aparteko aukera dugu.

GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO

[email protected]
Tfnoa. 943 88.08.00
Fax 943 88.18.16
Mugikorra 695.716.704