ate_irekiak_web.jpg
web2022_eusk2.jpg

Historia

san benito ikastolaren sorreraLazkaoko Ikastola 1963an sortu zen. Goierri osoan erdal eskolak besterik ez zeuden garai hartan, Jaxinto Setien eta Aitor Muruamendiarazen ekimenez, gurasoak, andereñoak eta laguntzaileak bildu eta abian ipini zuten ikastola. Hamabost ikasle zituen eskola hura San Migel Ikastola izenarekin hasi zen Bordatxuri etxean lekutxo bat egokitu eta gero.

Lehen ikastola hura bi andereñorekin jarri zen abian. Mari Isabel Aldasoro eta Mari Karmen Eizagirre hain zuzen ere. Zailtasunak ez ziren falta Goierriko lehen ikastola hartan. Espazio falta nabarmena zen eta, horri aurre egiteko, fraideek, lekaimeek eta hainbat herritarrek utzitako lokalak erabili ziren. Irakasleen aldetik, euskaldun titulodunak aurkitzea oso zaila zen. Metodologia berria zen. Hori zela eta, bederatzi hilabeteko praktikak egin behar izateaz gain, ikastaroak antolatzen ziren irakasleentzat. Bestetik, orduko egoera politikoan ikastola ez zen guztien gustukoa. Baina arazoak arazo, aurrera jo zuen.

Inguruetako herrietakoak bezala, lazkaotarrak Beasaingo ikastolara joan behar izaten zuten batxilergoa prestatzera. 1983-1984 ikasturtean 14 urte artekoa eman zen Lazkaon eta 1986-1987an batxilergoa eskaini zen. 

1993an LOGSE indarrean jarri zutenean, ikasleak bailara osotik heldu ziren Lazkaora. DBHko ikasleek mugitu beharra izan zuten herri txikietatik eta Ikastolak ikasle horietako asko jaso zituen.

Gaur egun, gure ikastola Eusko Jaurlaritzak itundutako ikastetxe bat da eta 850 ikasle ditu, baina Ikastolaren helburua 15 ikaslerekin hasi zen garai hartan zuen berdina da: gure haurrak euskaraz heztea.

 

GURE HISTORIAKO HAINBAT GERTAKARI

  • 1963

    1963

    Ikastola sortu zen. Eskualdeko lehena

  • 1967-68

    1967-68

    Lehen hezkuntzako 4. maila eskaintzen da lehen aldiz.

  • 1968-69

    1968-69

    Eskualdeko ikastolak bateratu eta 4. mailako ikasle guztiak Beasainera joaten dira.

  • 1970

    1970

    Beneditarren izenean ikastola urte betez legeztatzen da eta San Benito izena hartzen du. Mikelar eraikina egiten dute.

  • 1983

    1983

    San Benito kultur-taldea sortzen da. 280 ikasle ditu ikastolak.

  • 1984

    1984

    Lehenego promozioak OHOko 8.maila amaitzen du.

  • 1984

    1984

    Plazako eraikina egiten dute.

  • 1986

    1986

    Batxilergoa eskaintzen hasten da.

  • 1990

    1990

    Beste herrietako ikasleak jasotzen ditu.

  • 1992

    1992

    - Jangelari hasiera ematen zaio.
    - Eleaniztasun goiztiarraren proiektua hasten da.

  • 1993

    1993

    Eskaintza 2 urteko ikasgelekin zabaltzen da.

  • 1994

    1994

    Garraioa eskualde guztira zabaltzen da.

  • 1999

    1999

    Eskaintza Haur eskolako aldi osora zabaltzen da.

  • 2003-04

    2003-04

    - KMK´03 ospatzen dugu.
    - Zilarrezko Q saria lortzen da.
    - Ikastola kooperatiba bihurtzen da.
    - San Prudentzio eraikineko zabaltze obrak,barne patioa estali eta berriztatze batzuk amaitutzat jotzen dira 2004-05 ikasturte haseran.

  • 2005

    2005

    - Jangela berria martxan jartzen da.Bazkaria bertan prestatzen dugu.
    - Eraikinaren L.H. aldeko berriztatze obrak bukatzen dira.

  • 2006

    2006

    Mikelar eraikinaren zabaltze eta berriztatze obrak egiten dira.

  • 2009

    2009

    Haur Eskolako eraikin berria zabaltzen da.

  • 2013

    2013

    San Benito Ikastolak 50 urte betetzen ditu.

    Ikastolen mugimendua euskal herrigintzako mugimendu berezietakoa da, euskararen norabidean eragin handia izan du, eta hezkuntzara ere haize berriak ekarri digu, Mugimendu horretarako lehenengo ikastoletakoa izan da Lazkaokoa.

    Bizinahiaren indarra dario San Benito Ikastolaren mende erdiko ibilbideari. Horixe izan zen bidaiaren abiapuntua: herritar batzuk euren inguruko errealitatea eraldatzeko izan zuten barne-bulkada. Horrek elkarrekin amestera eraman zituen eta ametsa egia bihurtzeko pauso ausartak ematera. Emaitza herrigintza esperientzia, pedagogia esperientzia, antolakuntza esperientzia eta giza esperientzia berezi bat izan da.

    Esperientzia horren gakoetako bat hezkuntza-komunitatea trinkotzea izan da: irakasleak, langileak, ikasleak, gurasoak eta herritarrak, Une zailak izan dira historian zehar, baina nekearen aurretik proiektuan ilusioa, sinesmena eta konpromisoa jarri dituen hezkuntza-komunitate bati esker heldu da gure ikastola gaurdaino.

    Bidegile horien ahotik kontatu nahi izan dugu, hain zuzen, gure Ikastolaren eta Herriaren iragana, eta “EKINEZ EGINA: San Benito Ikastolaren MENDE ERDIKO IBILBIDEA” liburuan jaso duguna zuen esku jarri ahal izateko (idazkaritzan salgai).

    Liburu hau izan dadila guztien lanaren oroigarri, eta etorkizuneko bidegileentzat baliagarri, honaino ekarri gaituen ahalegin eta kemenaren jakitun izan daitezen.