Eginkizuna, Ikusmira eta Baloreak

EGINKIZUNA

Lazkaoko San Benito herri ekimenetik sortutako Ikastola da. 0-18 urte arteko konpetentzietan oinarritutako heziketa eskaintzen du, pertsonak giza baloreetan heziz, euskara eta euskal kultura oinarritzat hartuz esparru guztietan, euskaraz biziko diren eta munduari irekita egongo diren ikasle eleanitzak, ekintzaileak, jarrera berritzailea dutenak eta errespetuzkoak lortzeko xedearekin. IKASLEA ARDATZ IZANIK, NORBANAKO BIDEAREN JARRAIPENA EGITEKO GERTUKO ARRETA ESKAINTZEN DU. Jarrera berritzailea erakutsiz eta etengabeko hobekuntzaren bidez, gurasoen, ikasleen eta langileen arteko elkarlanean oinarritzen ditu bere kudeaketa eta irakaskuntza-jarduna.

IKUSMIRA

Gure ikastolak hurrengo ezaugarri hauetan eredu izan nahi du:

  • IKASLEA bere heziketa prozesuan protagonista izatea
  • Euskaraz biziko den ikastola komunitatea (ikasle, langile, familia, herria...) izatea
  • Hezkuntza Proiektua garatuz gaur egungo gizartearen beharrei erantzuteko jarrera berritzailea izatea
  • Hezkuntza Proiektua garatu ahal izateko ikastola komunitateko partaideen arteko elkarlan esanguratsua burutzea

BALOREAK

Balore hauek bultzatzen ditugu:

  • Euskaltzaletasuna
  • Jarrera berritzailea (ekintzailea, sormenezkoa)
  • Aniztasunaren aldeko jarrera (integratzailea)
  • Izaera kooperatiboa (elkarlana, inplikazioa)
  • Jarrera kritikoa
  • Konpromisozko izaera
  • Jokabide etikoduna