Agauntza errekaren garbiketa LH3ko ikasleen eskutik. Agenda 2030

Eskola Agenda 2030 barruan, iaz, San Benito Ikastolak Plastifish proiektuan parte hartu zuen eta urtero erreka garbiketa egiteko konpromisoa hartu genuen.

LH 3ko ikasleak Agauntza erreka ingurua garbitzen izan dira. Bildutako zaborra sailkatu ondoren dagokion ontzira bota dute. Guztira 8,2 kg plastiko, 21 kg errefuxa (sokak, burniak, oihal zatiak, oinetakoak, eraikuntzako materiala…), 4 kg beira, 211 zigarro punta, 3kg paper eta kartoi bildu zituzten.

Ea ba, garbitu beharrean gutxiago zikintzeko gai garen!!

https://drive.google.com/drive/folders/1o69JfHnrrQWGPYBQT39aW_4PTiVYBegm...

San Benito Ikastola | Facebook