Eleanitz

Eleanitz proiektua 1991 urtean abiatu zen euskal hiztun eleanitzak hezteko helburuarekin. Helburu hori bete ahal izateko, euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun baten baitan bildu ziren.

Eleanitz-English eta Eleanitz-Français proiektu zabal horren adarrak dira, eta honako ezaugarriak dituzte:

  • Ingelesaren ezartze goiztiarra: 4 urtetik aurrera.
  • Frantsesaren ezartzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik aurrera.
  • Ekintzan oinarritutako ikuspegian sortutako ikasmaterialak eta proposamen didaktikoak: hizkuntzaren ikaskuntza ekintza esanguratsuak gauzatuz eta ekintza horiek besteekin partekatuz gauzatzen da (adb. ipuin dramatizatuak, ataza eta proiektuak, CLIL/EMILE).
  • 4-16 adin tarteetarako ikasmaterial progresibo eta koherenteak.
  • Irakasleen prestakuntzan eta garapen profesionalean ardaztua.
  • Irakaskuntza metodoen, ikasmaterialen eta irakasleen prestakuntzaren jarraipena eta hobekuntza barne- eta kanpo-ebaluazioen bidez.

Eleanitz proiektuak ondoko ikasmaterialak eskaintzen ditu ingelesaren eta frantsesaren irakaskuntza-ikaskuntzarako:

  • Eleanitz English:
    • Ready for a Story (4 – 6 urte bitarteko ikasleentzat). Egilea: Josep Maria Artigal

Ipuinak ardatz hartuta, antzerki bidez ahozko adierazpenen egitura eta hiztegi mota ezberdina ikasten dute.

  • The Adventures of Hocus and Lotus (6 – 8 urte bitarteko ikasleentzat).

Antzerkia, ipuinetan ikasitako egiturak beste kontestuetan erabili, hizkuntza idatziari sarrera.

  • Story Projects (8 – 10 urte bitarteko ikasleentzat).

Antzerkia eta istorio liburuxken alfabetatzea. Hizkuntza orokortu, gaiarekin lotutako lanak.

  • The Explorers (10 – 12 urte bitarteko ikasleentzat).

Proiektu bidezko lanketa. Autonomia, bakoitzaren hizkuntza erregistroa erabili.

  • EKI-Subject Projects (12 – 14 urte bitarteko ikasleentzat).

Proiektuaren lana: materiala ikasgaietan zentratua. Sistematizazioa, zehaztasuna.

  • SSLIC – Social Sciences and Language Integrated Curriculum (14 – 16 urte bitarteko ikasleentzako Social Sciences eta English arloetarako ikasmaterialak)

Ikasgai batzuk ingelesez landuko dira. Ingelesaren erabilera ikastola barruan eta bertatik kanpo.

  • Science for the contemporary world (16-17 urte bitartetako ikasleentzako ‘SCW’ arlorako Moodle bidezko ikasmaterialak).

http://www.eleanitz.org/public/Eleanitz_Project

  • Eleanitz Français:
    • En Français aussi! (12-16 urte bitarteko ikasleentzat).

12 eta 16 urte bitarteko ikasleei zuzendutako ikas-materiala da, ÉMILE (Atzerriko hizkuntzen Integraziorako Ikas Materialak).

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren zehar jaso beharreko edukien bidez hizkuntza irakastea du helburu. Metodoaren helburua ikuspegi komunikatiboan oinarritutako proiektu txikiak osatzea da. Hau da, frantsesa edukiak lantzeko komunikazio hizkuntza moduan erabiltzen da.

Ikasmaterialak lau ikasturteetan zehar landu ahal izateko 12 unitate ditu. Horretarako, ikasleek,  ikas-liburuak eta ziklo bakoitzerako gramatika liburua dute eskura.

http://www.eleanitz.org/node/474