ate_irekiak_web.jpg
web2022_eusk2.jpg

ERRIGORA 2018

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartu asmo du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascófona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu.

Horretara dator “5 urte euskarari puzka” 2018ko kanpaina. 50 €-ren truke Nafarroa hegoaldeko ekoizleren primerako produktuekin betetako bi saskiren artean aukera. Eta merkatuko prezio berean! Baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 euskarari bideratuko zaiola herritar askoren lan boluntarioari esker eta aurten, bereziki, Euskaraldiari ekarpentxoa egiteko ahalegina egingo dute.

  • Saski zuria: pikillo saltsa, pasta ekologikoa, teilak, pikillo piper osoak, ardo beltza ekologikoa, zainzuri zuriak, orburu bihotzak, arroza, zainzuri-krema, piperrada, ozpin ekologikoa, ardo eta kanela pastak eta txokolatezko cookieak.
  • Saski beltzan: Oliba-olio birjina estra, ozpin ekologikoa, mahats-zuku ekologikoa, orburu bihotzak, piper txorizero mamia, potxak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper osoak, melokotoia almibarretan eta tomate frijitua.

            Eskaera egin nahi baduzu bete galdetegia azaroaren 14a baino lehen, aukeratu gustuko duzun saskia, edo biak, eta nahi dituzun adina. Kobratzea kontu korrontetik egingo da.

Merezi du!

ERRIGORA 2018

La iniciativa ERRIGORA pretende apoyar la agricultura del sur de Nafarroa. El mercado globalizado apenas deja margen a los productores locales, es por ello importantísimo dar cabida en las estanterías de Euskal Herria a los productos de esa zona. Es a su vez objetivo de la iniciativa conseguir una aportación económica para el movimiento a favor del euskera de la denominada “zona no vascófona”. Todo ello basado en el trabajo comunal.

Así nace la campaña de 2018 “5 años dando un respiro al euskara”. Con una aportación de 50€ puedes elegir entre la cesta blanca o la negra, y así ayudar con el 25% al euskara gracias a la colaboración de numerosos voluntarios y, este año, también tendrán en cuenta el Euskaraldia.

  • Cesta blanca: salsa de piquillo, pasta ecológica, tejas, pimientos del piquillo enteros, vino tinto ecológico, espárragos blancos, corazones de alcachofa, arroz, crema de espárragos, piperada, vinagre ecológico, pastas de vino y canela y cookies de chocolate.
  • Cesta negra: aceite de oliva virgen extra, vinagre ecológico, zumo de uva ecológico, corazones de alcachofa, pulpa de pimiento choricero, pochas, vino tinto ecológico, espárragos blancos, almendras, borraja ecológica, pimientos del piquillo enteros, melocotón en almíbar y tomate frito.

Si quieres hacer un pedido llena el siguiente formulario antes del 14 de noviembre, elige la cesta que más te guste, o las dos, y tantas como quieras. El cobro se realizará a través de la cuenta corriente.

¡Merece la pena!