webeuskeraz3.jpg

Euskaraz bizi

Euskaraz Bizi egitasmoa Ikastoletan jaiotako proiektua da eta, poliki bada ere, zientzia alor desberdinetatik ekarpenak jasoz, osatzen eta egokitzen doa errealitate eta egoera berrietara.

Euskaraz Bizi egitasmoaren izaera

Euskaraz Bizi egitasmoak garbi dauka, euskararen ezagutza eta erabileraren arteko orekak kalitatea adierazten duela. Horrela, euskararen erabilera etengabe sustatzen doana bide onetik doan bezala, nola halako ezagutzara mugatzen dena hezkuntza alorreko helburu nagusienetakoa lortzeke geratuko da.

Ideia horien gidaritzapean, Euskararen Normalkuntzan sakontzea du helburu, aurrerapausoak ematea, ikasleen bizitzako esparru eta funtzioetan euskararen ezagutza eta erabilera orekatzea, alegia. Ikastola ez da euskara ikasteko gunea soilik, ikaslea euskaraz bizitzera animatu eta bultzatuko duen espazio eraginkorra baizik,

Helburu nagusia Ikastolaren eremuaren barruan eta kanpoan euskararen erabilera sustatzea da. Gela barruan eskuratutako guztia kalera, etxera, gizartera… iritsi behar da. Horretarako, eskola komunitateko partaide guztien ahaleginak bateratu behar ditugu (irakasleria, familia, ikasleria…). Guztion konpromisoarekin soilik lortu dezakegu.

EUSKARA, MAITA DEZAGUN GUTXIAGO ETA ERABILI GEHIAGO!!!