slider_ikastola_eu.jpg

GURASO ESKOLA

Drogen kontsumoen prebentzioa familian programa

Gure seme-alabak hezteko eginkizunean murgilduta gaude eta erronkak egunetik egunera handiagoak direla sumatzen dugu. Ahalegina nekagarria izan daiteke batzuetan, hala ere, helburua hain garrantzitsua denez ezin dugu guri dagokigun hezitzaile funtzioa besteen esku utzi. 

Drogak gure errealitatearen parte dira eta beraz gure hezitzaile funtzioan bertan egon beharko dute, baina nola mahai gaineratu gaia? Nola, beraiek dena dakite eta, drogen erabilerari buruz informatu? Nola hobe dezaket nire familiako komunikazioa, nire seme edo alabarekin honi edo beste arazoren bati aurre egiteko? Nola hurbildu nerabe denari edo izango denari? Zer egingo nuke nire familian drogen kontsumoarekin zerikusia duen arazoren bat dagoela sumatuko banu?
(Aipatzen ari garen errealitatea Goierrin eta Lazkao herrian ere ematen ari da eta familia guztiek gaiari buruzko informazio egokia izatea ezinbestekoa dela deritzogu.)
    
Gure egunerokotasunaren parte dira galdera hauek eta hauei buruz hausnarketa egin eta erantzunen bat lortzeko, Drogen kontsumoen prebentzioa familian Programara gonbidatzea egokia iruditu zaigu, berau AGIPADeko Drogamenpekotasunen Ikerketa eta Prebentziorako Taldeko profesionalen gidaritzapean egonik. 

Saioetan garatuko diren jarduerak honako hauek dira: informazioa eman, zalantzak argitu, taldean eztabaidatu, hezteko gaitasunen ariketak egin egoera simulatuen bitartez eta ebaluazioa, lan giro formalean baina aldi berean, lasaian.

EGUNA: apirilaren 25ean euskaraz edo apirilaren 26an gaztelaniaz
SAIOEN IRAUPENA: 17:30etatik 19:00etara.

Dena den, horrela antolatu ahal izateko gutxieneko kopurua behar dugu eta etorriko zareten konpromisoa eskatzen dizuegu. Horretarako idazkaritzara zuzenean deitu (943 880 800) apirilak 7a baino lehen. 

Gaiaren garrantzia kontutan izanik, are gehiago San Prudentzio jaien ateetan gaudela ikusirik, gure artean izango zarelakoan, jaso gure agurrik beroena.

Programa de prevención familiar del consumo de drogas

Estamos inmersos/as en la apasionante tarea de educar a nuestras hijas e hijos y día a día descubrimos que los retos son mayores. El esfuerzo a veces es agotador, sin embargo el objetivo es lo suficientemente importante para que no deleguemos nuestra función educativa.
 
Las drogas siguen formando parte de nuestra realidad, por lo tanto tendrán que estar presentes en nuestra tarea educativa, pero ¿cómo podemos abordar este tema?, ¿Cómo informarles, a ellos/as que lo saben todo, sobre el uso de las drogas?, ¿Cómo mejorar la comunicación en mi familia, para abordar éste o cualquier otro conflicto con mi hijo o hija?, ¿Cómo acercarme a ese adolescente que es o será?, ¿Qué haría yo si alguna vez sospechara que hay problemas de consumo de drogas en mi familia?
    (La realidad que comentamos también se da en el Goierri y en el mismo Lazkao y consideramos importante que todas las familias tengamos información adecuada sobre el tema)
Son preguntas que forman parte de nuestra cotidianidad y para reflexionar sobre ellas y alcanzar alguna respuesta, hemos considerado oportuno invitaros al Programa de prevención familiar del consumo de drogas que desarrollarán profesionales del Equipo de Investigación y Prevención de Drogodependencias de A.G.I.P.A.D. 

Las actividades que se desarrollarán en las sesiones serán: suministro de información, clarificación de dudas, discusiones en grupo, ejercicios de práctica de habilidades educativas en situaciones simuladas y evaluación, en un clima de trabajo formal, pero a la vez, distendido. 

DÍA: 25 de abril en euskara y 26 de abril en castellano.
DURACIÓN: de 17:30 a 19:00

Para poder organizarnos adecuadamente necesitamos un mínimo de personas y garantizar la asistencia. Para ello, podéis dar vuestro nombre llamando directamente a secretaría (943 880 800) antes del 7 de abril. 

    Teniendo en cuenta la importancia del tema, más aún cuando estamos a las puertas de las fiestas de San Prudencio, contamos con vuestra asistencia. Recibid nuestro más cordial saludo