webeuskeraz3.jpg

IKT plana

IKT planaren HELBURU NAGUSIAK:

  1. Derrigorrezko irakaskuntzan ikasleek IKT oinarrizko konpetentziak barneratzea:
    1. Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikastolaren Hezkuntza Proiektuan eta Curriculum Proiektuan integratzea.
    2. Ikasleek IKT tresnak autonomiaz erabil ditzaten alfabetatzea.
    3. IKTek eskaintzen dizkigun ahalmen didaktikoen aprobetxamendua arakatu eta inplementatzea.
  2. IKTak eskaintzen dizkiguten abantailak kontutan izanik, ikastolak bere zenbait kudeaketetan antolaketa eredu egokiak arakatu eta garatzen ari gara:
    1. Giza baliabideen formazioa antolaketa berriaren arabera, IKTak ahalbideratzen dituzten lan eredu berrietara egokituz.
    2. Baliabide materialen (azpiegitura, espazio fisikoak, baliabide teknologikoak ...) eta  antolaketa ereduen aldaketak proposatu ikaste eredu desberdinetara egoki daitezen.
    3. Ikastolaren partaide desberdinen arteko harremanak hurbildu eta sendotzeko komunikazio ereduen ezarpena.

SAN BENITO ikastolaren EGOERA:

IKTak gaurko gizartean duten eragina ikusiaz, 2000. urtean Ikastolen Elkartearen proposamen bati erantzun eta bertan IKTekiko zegoen sentsibilitateari erantzun nahian, IKT proiektuan pilotu izatea eskatu zuen eta onartu zitzaion. Horrek esfortzu handi bat eskatu zigun bai ekonomikoki (azpiegitura minimo batzuk garatu behar ziren eta kalitate irizpide minimo batzuk beteaz) eta baita profesionalei ere (IKT oinarrizko formazio bat egin behar izan zuten bertako langile guztiak).

Gaur egun esan behar dugu IKTeak  guztiz txertatuta ditugula gure egunerokoan. DBH-DBHOko eraikinean gela guztietan dago sare konexioa, proiektorea eta audio sistema, eta horrez gain, elkarlana ahalbideratzen duten web plataformak ikasleen esku ditugu edozein tokitatik kontsultak egin eta lanean jarrai dezaten.  HH-LH eraikuntzan ere urratsak ematen ari datozen aldaketei aurre egiteko.

2013-2014 ikasturtean, EKI proiektuaren hedapenaren lehenengoa izan zen SAN BENITO ikastolan. Ikasturte honetan DBH-1en zeuden ikasleek, INGELESA landu zuten EKI proiektuaren barruan.   

2014-2015 ikasturtean, DBH-1eko MATEMATIKA, EUSKARA ETA LITERATURA, GAZTELANIA ETA LITERATURA, BIOLOGIA/GEOLOGIA, GIZARTE ZIENTZIAK eta INGELESA EKI proiektuaren barruan garatu dira eta DBH-2ko bigarren mailan, INGELESA proiektu berdinarekin landu dute.

2015-2016 ikasturtean, EKI proiektuak martxan jarri dugu DBH-2 eta DBH-3n.

  • DBH-2n EKI proiektuaren barruan lantzen diran arloak 6 dira: MATEMATIKA, EUSKARA ETA LITERATURA, GAZTELANIA ETA LITERATURA, FISIKA/KIMIKA, GIZARTE ZIENTZIAK eta INGELESA dira. Hauetatik 3, GAZTELANIA ETA LITERATURA, FISIKA/KIMIKA eta INGELESA guztiz digitalean lantzen dira eta lanketa hau aurrera eramateko ikasle bakoitzak, gelan bertan du, behar duenean erabili dezan, ordenagailua bat. Ordenagailu hauek, bere garaian ESKOLA 2.0 proiektuari esker eskuratutako baliabideak dira. Baliabide hauek, urte batzuk badituzte eta ondorioz berain autonomia ez da nahiko genukeena.
  • DBH-3n EKI proiektuaren barruan lantzen diren arloak 7 dira: MATEMATIKA, EUSKARA ETA LITERATURA, GAZTELANIA ETA LITERATURA, FISIKA/KIMIKA, BIOLOGIA/GEOLOGIA,  GIZARTE ZIENTZIAK eta INGELESA dira. Kasu honetan, arlo guzti hauetan lanketa digitala egiten da, ikasmaterialak, jarduerak,… dena digitalean dago. Hau aurrera eraman ahal izateko, ikasle bakoitzak bere ordenagailua behar du eta ez bakarrik ikastolan dagoen denboran. Ondorioz, joan zen ikasturte amaieran, familia bakoitzari bere seme-alabaren ordenagailuaren kostea bere gain hartzea eskatu zitzaion. Ordenagailuen erosketa EHIk bideratu du, ikasle guztien ordenagailu bera erosi dute, ezaugarri jakin batzuk dituen ordenagailua (CHROMEBOOKak) eta hauek ordaintzeko aukera ezberdinak eman zaizkie (Ordainketa bakarra, urte batetan zehar 10 ordainketa edo bi urtetan zehar 20 ordainketa). Nolanahi ere, hau datorren ikasturteko hautua da, teknologiaren bilakaera nolakoa den ikusita, urte batetik bestera egiten den hautua ezberdina izan daitekeela onartu behar dugu. Hautatu dugun eredu honetan, 4 urteko bizi iraupen estimazioa egin diogu ordenagailuari. Ondorioz, 2015/16ko DBH3ko ikasleek geratzen zaizkion ibilbide osoan erabiliko lukete datorren ikasturtean eskuratuko duten ordenagailua.

Hartutako erabaki honek, BATXILERGOAN ere eragina izango du. DBHn horrelako apustu bat eginez gero, batxilergoan ere, posible den neurrian, bide beretik joateko konpromisoa hartu du irakasle taldeak.

EKI proiektua, Ikastolen Elkarteak DBHrako ekoiztu duen ikasmateriala da. Euskal Curriculuma du oinarria, ikaslearen irteera profila hartzen du abiapuntua gisa eta Europatik markatzen den moduan, konpetentzietan oinarritutako ikasmateriala dugu. Ikasmaterial hau sortzeko garaian, arduradun pedagogikoak integrazioaren pedagogian oinarritu dira.

Ikasmaterial honen helburua, ikasleek, horren aldakorra den mundu honetan, etorkizunean aurkitu ditzaketen eszenatoki ezberdinen aurrean, beraien garapen pertsonalarekin, modu autonomo batean jarraitzeko beharko dituzten baliabideak eskuratzea litzateke.

Planteamendu berri hauek, azpiegiturak etengabe berritzen eta indartzen joatea eskatzen digu. Gero eta handiago da internetekiko dugun menpekotasuna: ikasmaterialak, lanerako gunea… dena interneten dugu eta ondorioz, sortu daitezken arazo ezberdinen aurrean irtenbide ezberdinak emango dizkiguten azpiegiturak antolatuta behar ditugu. Funtsean, naiz eta ikastola bat garen, edozein enpresak izan ditzaken azpiegiturak behar ditugu horrek eskatzen duen esfortzu ekonomikoarekin.