slider_ikastola_eu.jpg

KiVa

KiVa ikastola gara!

KiVa bullying edo eskola-jazarpenaren aurkako programa berritzailea da, jazarpenari eta haren mekanismoei buruzko punta-puntako ikerketak baliatuz garatu dena.

Prebentzioa, esku-hartzea eta jarraipena

KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa bat da, frogatan oinarritua. Prebentzioa funtsezkoa da, baina jazarpenari aurre egitea ere garrantzitsua da, ez baitago jazarpena errotik desagerraraziko duen prebentzio-ahaleginik; jazarpen-kasu bat ezagutzera ematen denean, erabili ahal izango ditugun tresnak behar dira. KiVa-ren hirugarren alderdi garrantzitsu bat da eskolaren egoeraren eta denborarekin gertatzen diren aldaketen etengabeko jarraipena egiten duela; KiVa-n dauden online baliabideei esker egin daiteke hori. Baliabideok eskola bakoitzari buruzko feedbacka ematen dute urtero; zehazki, programaren ezarpenari eta haren emaitzei buruzkoa.

KiVa adin-talde jakin batzuentzat diseinatu da

KiVa-k hiru unitate ditu; gaur egun, 1. unitatea eta 2. unitatea Finlandiatik kanpo eskuragarri daude. 1. unitatea 6 eta 9 urte arteko haurrentzat diseinatu da. 2. unitatea 10 eta 12 urte arteko haurrentzat da egokia (proiektu honen inplementazioaren berri ematen jarraituko dugu).

Irakasle, ikasle eta gurasoentzako materiala

KiVa-k irakasle, ikasle eta gurasoentzako material ugari du; besteak beste, irakasleen gidaliburuak, bideoak, online jokoak, ikasleen eta langileen KiVa galdetegiak, posterrak, txalekoak eta gurasoen gida (Ikastolako web orriaren oinean linka aurkitu dezakezue).

 KiVa ez da urtebeteko proiektu gisa diseinatu, baizik eta ikastolaren jazarpenaren aurkako lanaren parte iraunkor gisa.

¡Somos una ikastola KiVa!

KiVa es un programa innovador para hacer frente al acoso escolar o bullying, que se ha desarrollado valiéndose de destacadas investigaciones sobre el acoso y sus mecanismos.

Prevención, actuación y seguimiento

KiVa es un programa, basado en pruebas, para prevenir el acoso-escolar y hacer frente de manera efectiva a los casos de acoso. La prevención es fundamental, pero también lo es hacer frente al acoso, puesto que no hay ningún tipo de prevención que haga desaparecer el acoso de raíz; cuando se da a conocer un caso de acoso, necesitamos herramientas que podamos utilizar. El tercer aspecto importante de KiVa es que hace un seguimiento continuado de la situación de la escuela y de los cambios que se dan con el tiempo; esto se da gracias a los recursos online que tiene el programa. Estos recursos muestran anualmente el feedback correspondiente a cada escuela, concretamente sobre la aplicación del programa y sus resultados.

KiVa se ha diseñado para un grupo de edad concreto

KiVa consta de tres unidades; hoy día, es posible hacerse con las dos primeras unidades fuera de Finlandia. La 1ª unidad está diseñada para el alumnado entre 6 y 9 años y la 2ª es adecuada para los de entre 10 y 12 años (seguiremos informando sobre la implementación del proyecto en San Benito).

Material para el profesorado, alumnado y familias

KiVa tiene abundante material tanto para el profesorado, el alumnado y las familias; las guías para el profesorado, vídeos, juegos online, formularios para el alumnado y los trabajadores, poster, chalecos y la guía para las familias (podéis encontrar el link a pie de página en la web de la Ikastola).

KiVa no es un proyecto diseñado para un curso escolar, sino como parte permanente del trabajo de la Ikastola en contra del acoso escolar.