ate_irekiak_web.jpg
web2022_eusk2.jpg

Mugikorrak birziklatu Kongoren alde

Aurten ere, DBH 3ko ikasleak Gizarte Zientziatan duten egoerari aurre egiteko proiektu bat burutu behar dute, hain zuzen ere, ALBOAN izeneko G.K.E.aren ekimenean parte hartu: telefono mugikor zaharrak bildu behar dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoaren alde.

Duela 20 urte hasi zen Kongoko gatazka eta dagoeneko 5.000.000 hildako inguru dago. Gainera, 100.000 emakume bortxatzen dira urtero eta haurrak soldadu bihurtu eta ez dute eskolara joateko eskubiderik.

Gatazka honen muinean gure mugikorrak eta bestelako aparatu elektronikoek dituzten mineralak daude: urrea, eztainua, wolframioa eta koltana. Mineral garesti hauen erreserben %80a Kongon daudenez, interes handiak daude meategi hauek kontrolpean izateko. Inguruko herrietako talde armatuek dute momentuz kontrola.

Kongoko gobernuak eta mundu mailako beste erakundeek ez dute egoera konpontzen laguntzen eta guk geuk areagotu egiten dugu “gatazka teknologia” erosten dugun bakoitzean. Izan ere, gure mugikorrak talde armatu horiei merke-merke erositako mineralez eginak daude.

Hau guztia dela eta, zuen mugikor zaharrak birzikla ditzazuen eskatzen dizuegu. Horrela, mineral horiek berreskuratu eta telefono konpainiek ez lituzkete Kongoko mineralak behar izango.

Bilguneak: Ikastolako lau eraikinetako sarreretan, Gerriko Liburu-dendan eta Maizpiden (Oharra: oraindik mugikorra martxan badago borra itzazue datu guztiak telefonoa fabrikako balioetara leheneratuz)

Lagunduko al diezue Kongon bakea berreskuratzen?

Reciclar móviles en favor del Congo

También este año los de 3º de la ESO han de llevar a cabo un proyecto para dar solución a una cuestión que se les plantea en Ciencias Sociales. En este caso en concreto han de tomar parte en una iniciativa de la organización no gubernamental ALBOAN: han de recoger teléfonos móviles no utilizables en favor de la República Democrática del Congo.

Hace ya 20 años que comenzó el conflicto del Congo y hasta ahora ya son 5.000.000 los que han perdido la vida. Además, se violan a 100.000 mujeres todos los años y los niños, convertidos en soldados, no tienen derecho a recibir educación.

En el fondo de este conflicto están los minerales que nuestros móviles y aparatos electrónicos tienen: oro, estaño, wolframio y tantalio. Como el 80% de las reservas de estos costosos minerales están en el Congo, hay muchos intereses por controlar estas minas. En este momento son los grupos armados de los países limítrofes quienes lo tienen.

Por todo ello, os pedimos que nos traigáis vuestros viejos móviles para que sean reciclados. Así, se podrán recuperar esos minerales y las compañías telefónicas no tendrían necesidad de recurrir al Congo.

Puntos de recogida: en los cuatro edificios de la Ikastola, en la librería Gerriko y en Maizpide (Importante: si todavía el móvil de puede encender os pedimos que lo reseteéis para restauralo a los valores de fábrica)

¿Ayudaréis a recuperar la paz en el Congo?