DBH4 eta Batxiko ikasleei bideratutako orientazio astea

San Benito Ikastolako Orientazio Departamentuaren barruan, ikasleen orientazio akademikoak aparteko garrantzia du, urtero bezala, aurten ere orientazio astea Batxi eta DBH4ko ikasle eta familientzat antolatuz. Bilera hauetan, informazioa eguneraturik ikasleen eskura jartzeaz gain, ikasle ohiak eta familiak gonbidatzen ditugu bere esperientzia eta bizipenak partekatu ditzaten.

Hauxe da hurrengo egunetarako antolatu dugun egitaraua:

  • Otsailak 22, arratsaldeko 18:00etan: Osasungintza eta zientziekin zerikusia duten ikasketa eta lanbideen inguruan: Erizainak, Medikuak, Biologoak, (Bio)kimikoak, eta goi mailako zikloetan Diagnosirako irudiak, Farmazia produktuen, bioteknologikoen eta antzekoen ekoizpena,IVEF,...

  • Otsailak 25, arratsaldeko 18:00etan: Ekonomia eta Enpresa munduarekin erlazionatutako ikasketa eta lanbideen inguruan: Enpresen administrazioa eta finantzak, Ekonomia arloa...

  • Otsailak 26, arratsaldeko 18:00etan: Artea, Giza, Gizarte eta Lege Zientziei lotutako ikasketa eta lanbideen inguruan: Zuzenbidea, Irakasle zein hezitzaileak, Psikologo zein aholkulariak, Gizarte Laguntzaileak, Komunikazioa, ikus-entzunezko ikasketak,...

  • Otsailak 27, arratsaldeko 18:00etan: Industria eta Teknologia munduarekin erlazionatutako ikasketa eta lanbideen inguruan: Ingeniaritza mekanikoa, elektronikoa eta informatikoa , eta goi mailako zikloetan mekatronika, mekanika eta mantenua,...

Saio guztiak DBH-Batxiko eraikineko ARETO NAGUSIAN izango dira.